XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Autonomi Elkarteen jatorria Erdi Aroan zenbait erresuma eta jaurerri zegoen Espainian.
Gaur egun Espainia osatzen duten lurralde guztiek, ez zuten gobernu modu berbera; bakoitzak bere legeak eta ohiturak zituen.
Orain dela bostehun urte inguru Espainiako lurralde guztiak bat egin ziren Errege Katolikoen monarkiaren agindupean.
Baina lurralde askotan, berezko lege eta ohiturak gorde izan dira, gainera, Katalunian, Valentziako Elkartean, Balearretan, Euskal Herrian eta Galizian berezko hizkuntza ere gorde da.
Gaur egungo Autonomi Elkarte batzuk historia luzea dute; beste batzu orain dela gutxi antolatu dira, bertako probintzia batek edo bat baino gehiagok halaxe nahi izan dutelako.
Probintzia
Probintzia
Probintzia
Probintzia
Probintzia
Autonomi Estatutua Elkarte horretako legerik garrantzitsuena da, konstituzioaren ondoren.
Ezin daiteke egin ez elkarte horretako ez Estatuko legerik ere, lege horren kontrakorik.
Estatutuak Autonomi Elkarte bakoitzaren izena, hiriburua, lurraldea, sinboloak eta konpetentziak erabakitzen ditu.
AUTONOMI ESTATUTUA
Elkartearen izena: EUSKAL HERRIA
Mugak
Hiriburua
Kompetentziak